Eremuaren ezagutza sakona
itzulpen profesionalak eskaintzeko

Ingurumen-itzulpena

Ingurumenaren elementuei buruz dudan ezagutza zabala dela-eta, ingurumen-itzulpenetan aditua naiz.

Ingurumena elementu anitzez osatuta dago, eta arlo horretako itzultzaile batek ezin hobeki ezagutu behar ditu: klima, ekosistema edo baliabide naturaletatik horiek kontserbatzeko baliatzen diren tekniketaraino, gizakiongan duten eragina barne. Testuak dibulgaziozkoak zein espezializatuak izan daitezke, xede dituzten irakurleen arabera; beraz, ezagutza teknikoa edukitzeaz gain, ezinbestekoa da komunikazioak ezaugarri dituen hizkuntza-erregistro guztietan trebea izatea.

Hauek dira itzuli ditudan dokumentuetako batzuk:

  • Naturaguneak kudeatzeko planak
  • Haize-sorgailuei eta eguzki-instalazioei buruzko eskuliburuak
  • Hiri-hondakinak kudeatzeko planak
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak
  • Tokiko Agenda 21 garatzeko proiektuak
  • Hirigintza jasangarriko planak
  • Jasangarritasun-azterketak
  • Kontsumo arduratsuari buruzko liburuxkak

Ingurumenari eta ingurumen-itzulpenari buruzko prestakuntza

Ingurumen-sektorean egiten diren aurrerapenei dagokienez egunean egoteko helburuarekin, zenbait ikastaro egin ditut, besteak beste:

Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako jardunaldiak. 2019ko ekaina.

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ikastaroa. 2018ko ekaina.

Kes McCormick-ek, Lena Neij-ek, James Evans-ek eta Harriet Bulkeley-ek (Lund University, Coursera) emandako ikastaroa, hirigintza jasangarriari buruzkoa. 2017ko urtarriletik otsailera arte.

Anneta Vysotskayak (ProZ) emandako online mintegia, ingurumen-itzulpenari buruzkoa. 2016ko abuztua.

Anneta Vysotskayak (ProZ) emandako online mintegia, ingurumen-erakundeentzako itzulpenari buruzkoa. 2016ko abuztua.

Eva Bundgaard-ek, Frederik Krebs-ek, Mikkel Jørgensen-ek eta Morten Madsen-ek (Technical University of Denmark, Coursera) emandako ikastaroa, eguzki-zelula organikoei buruzkoa. 2016ko abuztutik irailera arte.

Roger Marcosek eta Laura Peralek (AulaSIC) emandako ikastaroa, energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren arloko

Kontaktua

Zertan lagundu ahal dizut?

Itzulpen-zerbitzu espezializatua eta profesionala behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete harremanetarako inprimaki hau eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat bidaliko dizut ahalik eta lasterren.
  • Idatzi mezua helbide honetara:

  • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
  • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
  • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.