Kalitate oneko itzulpenak
hizkuntzak jakitea baino gehiago eskatzen du

Itziar Santín

Espezialitatea ezagutzea
eta hizkuntza menderatzea

Kalitate oneko emaitza lortzeko, ezinbestekoa da itzulgaiaren eta itzulpenaren hizkuntza menderatzea eta kasuan kasuko espezialitatea ezagutzea.

Itziar Santín naiz, itzultzaile profesionala, EIZIE, Tremédica eta ACE Traductores elkarteetako kidea. Hizkuntzekiko grinak Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasarazi zidan, eta Erasmus egonaldi bat egin nuen Leipzigeko Unibertsitatean (Alemanian). Ikasketa horiei esker, nire hizkuntza-trebetasunak hobetzeaz gain, itzulpengintzak hizkuntzak jakitea baino askoz gehiago eskatzen duela ikasi nuen.

Hizkuntza menderatzea eta espezialitatea ezagutzea
itzulpenen kalitatea baldintzatzen duten faktoreak dira

Gaur egun Bilbon egiten dut lan eta gehien interesatzen zaizkidan espezialitateei buruzko itzulpen profesionalak eskaintzen ditut: medikuntza-, ingurumen- eta literatura-arloetakoak.

Nire helburua beti zerbitzurik onena eskaintzea denez, etengabeko prestakuntzarekiko konpromisoa daukat. Gainera, EIZIE, Tremédica eta ACE Traductores lanbide-elkarteko kidea naiz.

Kontaktua

Zertan lagundu ahal dizut?

Itzulpen-zerbitzu espezializatua eta profesionala behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete harremanetarako inprimaki hau eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat bidaliko dizut ahalik eta lasterren.

    • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
    • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.