Hizkuntzak menderatzea eta eremu bakoitzeko berariazko gaiak ezagutzea

Itzulpena

Medikuntza-itzulpenean, ingurumen-itzulpenean eta literatura-itzulpenean espezializatua

Urtero ikastaroak egiten ditut eremu horiei buruzko ezagutzak zabaltzen jarraitzeko eta, horrez gain, gai horiei buruzko liburuak eta artikuluak irakurtzen ditut, beti egunean egoteko. Bestalde, glosario espezializatuak dauzkat, baita testuaren barruan eta proiektu bera osatzen duten dokumentu guztien artean koherentziari eusten laguntzen didaten tresnak ere.

Ondo itzultzeko, garrantzitsua da sorburu-hizkuntza eta xede-hizkuntza menderatzea. Halaber, itzulgaiarekin trebatuta egon behar da, testuaren ñabardura guztiak ulertzeko eta nahi den hizkuntzan behar bezala jasotzeko helburuarekin. Hori dela eta, itzultzaileok eremu batean edo batzuetan espezializatzen gara, itzulpenen kalitatea bermatu ahal izateko.

Kontaktua

Zertan lagundu ahal dizut?

Itzulpen-zerbitzu espezializatua eta profesionala behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete harremanetarako inprimaki hau eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat bidaliko dizut ahalik eta lasterren.
  • Idatzi mezua helbide honetara:

  • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
  • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
  • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.