Eremuaren ezagutza sakona itzulpen profesionalak eskaintzeko

Medikuntza-itzulpena

Giza gorputzari buruzko ezagutzak eta hainbat espezialitate medikotan esperientzia luzea dauzkadanez, medikuntza-arloko itzulpen profesionalak eskain ditzaket.

Medikuntza oso eremu konplexua da eta, beraz, itzultzaileak giza gorputzaren zenbait alderdi (anatomia, fisiologia, zitologia, biokimika…) ondo baino hobeto ezagutu behar ditu.

Gainera, mota anitzetako dokumentuak daude medikuntza- eta farmazia-eremuan, adibidez, ikerketa-artikuluak, saiakuntza klinikoen protokoloak, eskuliburuak, osasun-profesionalentzako prestakuntza-materiala, baimen informatuko inprimakiak, mediku-txostenak edo pazienteentzako informazio-liburuxkak.

Mota horietako testu ugari itzuli ditut, zehatz-mehatz honako espezialitate mediko hauetakoak:

  • Psikiatria eta psikologia klinikoa
  • Kardiologia
  • Epidemiologia
  • Neurologia
  • Gastroenterologia
  • Odontologia
  • Traumatologia

Medikuntzari eta medikuntza-itzulpenari buruzko prestakuntza

Medikuntza-itzulpena oso espezialitate zorrotza denez, etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da emaitza onak bermatzeko. Hauek dira gaiari buruz ditudan ezagutzak zabaltzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:

Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroa, loaren medikuntzari buruzkoa. 2018ko uztaila.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroa, depresioari buruzkoa. 2017ko uztaila.

Tremédicak, Asetradek eta ACE Traductoresek antolatutako jardunaldiak, zientzia- eta medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoak. 2017ko ekaina.

Milagros Landinik (AulaSIC) emandako ikastaroa, psikopatologia-arloko itzulpenari buruzkoa. 2016ko azarotik abendura arte.

Fernando Navarrok (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) antolatutako ikastaroa, medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoa. 2016ko uztaila.

Pablo Mugüerzak (AulaSIC) emandako ikastaroa, saiakuntza klinikoen protokoloen itzulpenari buruzkoa. 2015eko urria.

Helen Baldwin-ek (EMWA) emandako online mintegia, idazketa medikoari buruzkoa. 2015eko uztaila.

Janet Holbrook-ek eta Lea T. Drye-k (Johns Hopkins University, Coursera) emandako ikastaroa, saiakuntza klinikoen diseinuari eta interpretazioari buruzkoa. 2015eko martxotik apirilera arte.

Reyes Albarránek (Trágora Formación) emandako ikastaroa, medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoa. 2013ko urritik abendura arte.

Kontaktua

Zertan lagundu ahal dizut?

Itzulpen-zerbitzu espezializatua eta profesionala behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete harremanetarako inprimaki hau eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat bidaliko dizut ahalik eta lasterren.
  • Idatzi mezua helbide honetara:

  • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
  • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
  • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.