Eremuaren ezagutza sakona
itzulpen profesionalak eskaintzeko

Medikuntza-itzulpena

Biologia- eta osasun-zientziei buruzko ezagutzak eta hainbat espezialitate medikotan esperientzia luzea dauzkadanez, medikuntza-arloko itzulpen profesionalak eskain ditzaket.

Medikuntza oso eremu konplexua da eta, beraz, itzultzaileak giza gorputzaren zenbait alderdi ondo baino hobeto ezagutu behar ditu.

Gainera, mota anitzetako dokumentuak daude medikuntza- eta farmazia-eremuan, adibidez, ikerketa-artikuluak, saiakuntza klinikoen protokoloak, sendagaien eskuorriak eta fitxa teknikoak, erabilera-eskuliburuak, osasun-langileentzako prestakuntza-materiala, baimen informatuko inprimakiak, mediku-txostenak edo pazienteentzako informazio-liburuxkak.

Mota horietako testu ugari itzuli ditut, zehatz-mehatz, honako espezialitate mediko hauetakoak:

Medikuntzari eta medikuntza-itzulpenari buruzko prestakuntza

Medikuntza-itzulpena oso espezialitate zorrotza denez, etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da emaitza onak bermatzeko. Hauek dira gaiari buruz ditudan ezagutzak zabaltzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:

Paz Gómez Polledok Tremédican emandako web-mintegia, tresna kirurgikoen eremuko ingelesezko eta gaztelaniazko terminologiari buruzkoa. 2023ko ekaina.

Tremédicak antolatutako kongresua, medikuntzaren arloko itzulpenari eta interpretazioari buruzkoa. 2023ko apirila.

Eva Ortega-Painok Tremédican emandako web-mintegia, biobankuei buruzkoa. 2023ko martxoa.

Matt Kurtz-ek Wesleyan Unibertsitatean Coursera bidez emandako ikastaroa, eskizofreniari buruzkoa. 2023ko urtarrila.

Gilberto Castañeda Hernándezek Tremédican emandako web-mintegia, farmakozinetikari buruzkoa. 2021eko iraila.

Paz Gómez Polledok Tremédican emandako web-mintegia, MedDRA hiztegiari buruzkoa. 2020ko iraila.

M. Gonzalo Clarosek Tremédican emandako web-mintegia, biologia molekularrari buruz. 2020ko maiatza.

Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako topaketa. 2019ko azaroa.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroa, loaren medikuntzari buruzkoa. 2018ko uztaila.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroa, depresioari buruzkoa. 2017ko uztaila.

Tremédicak, Asetradek eta ACE Traductoresek antolatutako jardunaldiak, zientzia- eta medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoak. 2017ko ekaina.

Milagros Landinik AulaSIC-en emandako ikastaroa, psikopatologia-arloko itzulpenari buruzkoa. 2016ko azarotik abendura arte.

Fernando Navarrok Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean antolatutako ikastaroa, medikuntza-arloko itzulpenari buruzko. 2016ko uztaila.

Pablo Mugüerzak AulaSIC-en emandako ikastaroa, saiakuntza klinikoen protokoloen itzulpenari buruzkoa. 2015eko urria.

Helen Baldwin-ek EMWAn emandako online mintegia, idazketa medikoari buruzkoa. 2015eko uztaila.

Janet Holbrook-ek eta Lea T. Drye-k Johns Hopkins University-n Coursera bidez emandako ikastaroa, saiakuntza klinikoen diseinuari eta interpretazioari buruzkoa. 2015eko martxotik apirilera arte.

Reyes Albarránek Trágora Formación-en emandako ikastaroa, medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoa. 2013ko urritik abendura arte.

Kontaktua

Zertan lagundu ahal dizut?

Itzulpen-zerbitzu espezializatua eta profesionala behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete harremanetarako inprimaki hau eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat bidaliko dizut ahalik eta lasterren.

    • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
    • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.