PRIBATUTASUN-POLITIKA
Nor naiz?
Itziar Begoña Santín Ramón dut izena eta itzultzaile autonomo lan egiten dut Bilbon (Espainian). Nirekin harremanetan jar zaitezke info@itziarsantin.com helbidera idatziz.bu
Zergatik tratatzen dut zure informazio pertsonala?
Zure datu pertsonalak biltzen, gordetzen eta erabiltzen ditut nire zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko, aurrekontuak prestatzeko, eskatzen dituzun zerbitzuak emateko eta nire lege-betebeharrak betetzeko.
Zer datu pertsonal biltzen ditut?
Harremanetarako inprimakiaren bidez eta nire helbide elektronikoaren bidez bidalitako datu pertsonalak biltzen ditut. Besteak beste, hauek izan daitezke: zure izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta NAN-zenbakia edo IFZ, baita eskatutako zerbitzuak eman diezazkizudan nirekin partekatzen duzun beste edozein datu ere.
Legitimazioa
Zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa zure berariazko baimena da.
Zenbat denboraz gordetzen ditut zure datuak?
Aipatutako xedeak betetzeko gordeko ditut zure datuak eta, nire zerbitzuak kontratatzen badituzu, kontratu-harremanaren eta ondoriozko betebeharren indarraldiak iraun bitartean. Epe hori amaitutakoan, datuak blokeatu egingo dira eta erreklamazioak aurkeztuz gero edo zerbitzuaren ondoriozko erantzukizunak betetzeko soilik eskuratu ahalko dira, legez eskatutako epeetan.
Zure datu pertsonalen jasotzaileak
Nire zerbitzuetako bat kontratatzen baduzu, MILER KENDALL SLk, nire kontabilitatea eta nire zerga-betebeharrak kudeatzen dituen aholkulari-bulegoak, dagokien fakturan agertzen diren datu pertsonaletarako sarbidea edukiko du. Enpresa hori Bilbon (Espainian) dago, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzera behartuta dago eta konfidentzialtasun-kontratu bat sinatu du nirekin. Horren arabera, konpromisoa hartzen du eskuratzen dituen datu pertsonalak behar bezala tratatzeko eta hirugarrenei ez ezagutarazteko, legez onartzen diren kasuetan izan ezik.
Datu-babesari dagokionez dauzkazun eskubideak
Harremanetarako helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke nirekin harremanetan, edozein unetan, zure datu pertsonalak ikusteko eta horien zuzenketa, ezabaketa, aurkaratzea edo tratamenduaren mugaketa eskatzeko. Horretarako, identifikazio-agiri ofizial baten kopia, eskaeraren arrazoia eta jakinarazteko helbidea bidali behar dizkidazu. Zure eskubideei erantzuten ez badiet, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, helbide hauetan: C/ Jorge Juan, n.º 6, 28001, Madrid edo http://www.aepd.es/.
Cookieei buruzko oharra
Webgune honek cookie teknikoak baino ez du erabiltzen, ondo funtzionatzeko ezinbestekoak direnak.
Pribatutasun-politika hau 2026ko uztailaren 1ean berrikusi da azkeneko aldiz, eta eskubidea gordetzen dut edozein unetan beharrezkotzat jotzen ditudan aldaketak egiteko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitze aldera.