Medikuntza-, ingurumen-
eta literatura-itzultzailea
ingelesa | frantsesa | alemana → gaztelania | euskara
gaztelania ⇄ euskara
Osasunaren arloko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzu eta bezero gehiago erakarri nahi dituzu? Saiakuntza kliniko bat egiteko dokumentazioa itzuli behar duzu? Zure helburua betetzen laguntzeko prestakuntza, esperientzia eta baliabide egokiak dauzkat.
Jasangarritasunaren arloko enpresa batean lan egiten duzu eta merkatuan duen presentzia hobetu nahi duzu? Kontzientziazio-kanpaina bat antolatzen ari zara eta zure mezua urrunago heltzea nahiko zenuke? Nire trebetasun guztiak zure esanetara jartzen ditut ezarritako helburuak bete ditzazun.

Konfiantzazko zure itzultzailea
Itziar Santín dut izena eta 2013tik naiz itzultzailea.
Itzulpengintza eta Interpretazioko unibertsitate-ikasketak bukatu ostean, gehien interesatzen zaizkidan eremuetan espezializatu nintzen: medikuntzan, ingurumenean eta literaturan.
Testuinguru eleaniztun batean, itzulpen on bat funtsezkoa da ezarrita dauzkazun helburuak betetzeko.
Zure sektorea sakonki ezagutzen duen eta testuinguru bakoitzerako hitz egokiak nola aurkitu badakien itzultzaile baten bila ari bazara, zure esanetara nago.
Pozik lagunduko dizut zure mezuak gaztelaniaz eta euskaraz aztarna utz dezan.
Nirekin lan egin duten bezeroetako batzuk





Eskatu itzulpena
Medikuntza-, ingurumen- edo literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Jar zaitez harremanetan nirekin eta 24 orduko epean erantzungo dizut, zure beharretara egokitutako aurrekontu batekin.