LEGE-OHARRA

Identifikazioa

Itziar Begoña Santín Ramón (itzultzailea)

Norberaren kontuko langileen edo autonomoen araubide berezia (afiliazio-zenbakia: 481039803935; NAN-zk.: 78952950E)

info@itziarsantin.com

Xedea

ITZIAR SANTÍNek, webgunearen arduradunak, erabiltzaileen esku jartzen du dokumentu hau, 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak (IGMEZL), xedatutako betebeharrak betetzeko eta erabiltzaile guztiei jakinarazteko zein diren webgunearen erabilera-baldintzak.

Webgune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile-izaera bereganatzen du eta, beraz, konpromisoa hartzen du hemen ezarritako xedapenak zorrozki betetzeko, baita aplikatu beharreko beste edozein lege-xedapen ere.

ITZIAR SANTÍNek webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea gordetzen du eta ez dago behartuta erabiltzaileei ohartaraztera edo jakinaraztera, ITZIAR SANTÍNen webgunean argitaratzea nahikotzat jotzen da eta.

Erantzukizuna

ITZIAR SANTÍN salbuetsita dago webgunean argitaratutako informazioaren ondoriozko edozein motatako erantzukizunetatik, baldin eta informazio hori kanpoko hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.

Estekak eta edukiak

Bezeroaren webgunetik, baliteke hirugarrenen webguneetako edo gizarte-sareetako edukietara birbideratzea. Esteka horiek, berez, ez dute dagozkienekin lege- edo negozio-loturarik ezartzen, eta ITZIAR SANTÍNek ez du inola ere hartzen eduki horien gaineko erantzukizunik, berarenak ez direlako. Nolanahi ere, ITZIAR SANTÍNek berehala kenduko du nazioko edo nazioarteko legeria, morala edo ordena publikoa hauts lezakeen edozein eduki. Era berean, webgune horretarako birbideratzea kenduko du berehala eta agintaritza eskudunei jakinaraziko die edukia.

ITZIAR SANTÍNek ez du erantzukizunik hartzen bere blogean biltegiratutako edo argitaratutako informazioagatik eta edukiengatik, ezta ITZIAR SANTÍNek ezartzen dituen eta hirugarrenei edukiak beren kabuz argitaratzeko bidea ematen dieten foro, txat, gizarte-sare edo bestelako baliabideengatik ere. Hala ere, IGMEZLaren 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, ITZIAR SANTÍNek erabiltzaile, agintaritza eta segurtasun-indar guztien esanetara jartzen du bere burua, nazioko edo nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei, moralari edo ordena publikoari eragin diezaieketen edo horiek hauts dezaketen eduki guztiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko. Erabiltzaileak uste badu webgunean horrela sailka litekeen edukiren bat dagoela, arren eskatzen zaio berehala jakinaraz dezala info@itziarsantin.com helbidera idatziz.

Web-segurtasuna

Webgune hau berrikusi eta probatu egin da egokiro funtziona dezan. Hasiera batean, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan berma daiteke funtzionamendu zuzena. Dena den, ITZIAR SANTÍNek ez du alde batera uzten webgunerako sarbidea galarazten duten gertaerak izateko aukera, bai programazio-erroreak direla-eta bai ezinbesteko kasuak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko inguruabarrak direla medio.

Datu pertsonalen babesa

ITZIAR SANTÍNek konpromiso irmoa du erabiltzaileen pribatutasunaren errespetuarekin eta izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko indarreko legeriaren betetzearekin. Zehatzago jakin nahi baduzu nola tratatzen ditugun erabiltzaileen datuak www.itziarsantin.com webgunean, gure pribatutasun-politika ikus dezakezu.

Jabetza intelektual eta industriala

Webgunea (besteak beste, haren programazioa, edizioa, konpilazioa, funtzionatzeko behar diren gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testua, grafikoak, irudiak, bideoak eta argazkiak barne hartuta) ITZIAR SANTÍNen jabetzakoak da edo, hala badagokio, egileen berariazko lizentzia edo baimena dauka horiek kopiatzeko eta argitaratzeko. Webguneko eduki guztiak behar bezala babesten ditu jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiak eta inskribatuta daude dagozkien erregistro publikoetan.

Edozein xedetarako baliatzen direla ere, edukiok guztiz edo hein batean kopiatzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta komertzializatzeko, kasu guztietan, ITZIAR SANTÍNen idatzizko baimena izan behar da aldez aurretik. ITZIAR SANTÍNek aurrez baimendu ez duen edozein erabilera egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa astuntzat joko da.

ITZIAR SANTÍNenak ez diren eta webgunean ager daitezkeen diseinuak, logotipoak, testuak edo grafikoak beraien jabeenak dira, eta jabeok dira horiei dagokienez sor litekeen edozein eztabaidaren erantzuleak. Nolanahi ere, ITZIAR SANTÍNek haien berariazko eta aurretiko baimena dauka.

ITZIAR SANTÍNek jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak aitortzen dizkie titularrei, eta horiek webgunean aipatzeak edo agertzeak soilik ez du esan nahi ITZIAR SANTÍNek horien gaineko eskubidea edo erantzukizuna dauzkanik, ezta haiek babesten, sustatzen edo gomendatzen dituenik ere.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen litezkeen urraketei buruzko zein webguneko edozein edukiri buruzko edonolako oharrak egiteko, info@itziarsantin.com helbide elektronikora idatz dezakezu.

Adingabeak

ITZIAR SANTÍNek ez du adingabeei buruzko inolako informazio zehatzik hartzen eta arreta berezia jartzen du haiek babesteko. Nolanahi ere, ITZIAR SANTÍN salbuetsita dago gurasoen edo tutoreen baimenik gabe adingabeen datuei emandako tratamendutik.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honekin edo bertan gauzatutako jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta alderdiak horren menpe jartzen dira berariaz. Bilboko (Bizkaia) epaitegiek eta auzitegiek edukiko dute eskumena erabileraren ondoriozko edo erabilerarekin zerikusia duten gatazka guztiak ebazteko.

Argitalpena

Pribatutasun-politika hau 2019ko otsailaren 19an berrikusi da azkeneko aldiz, eta ITZIAR SANTÍNek eskubidea gordetzen du edozein unetan beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitze aldera.