Literatura-itzulpena
Ondo kontatutako istorioen indarra
ingelesa | frantsesa | alemana → gaztelania | euskara
gaztelania ⇄ euskara

Nire ezagutzak, sormena eta istorioekiko grina uztartzen ditut zure irakurleak irabaziko dituen itzulpen bat lortzeko

Liburu bat autoargitaratu duzu eta zure hizkuntza hitz egiten ez dutenekin partekatu nahiko zenuke? Argitaletxe bat daukazu eta zure katalogoa handitzeko kolaboratzaileen bila zabiltza?
Literatura itzultzeko ez da nahikoa hizkuntzak jakitea: obraren testuinguru kulturala ezagutu behar da eta, halaber, ezinbestekoa da itzulpenaren irakurketa gozagarria egiteko behar den sormena edukitzea.
Nire hizkuntza-ezagutzarekin, literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza sakonarekin eta istorioekiko grinarekin, gai naiz zure irakurleei orrialdez orrialdez gozatuko duten bidaia batean laguntzeko.
Haur-literaturan, eleberri erromantikoetan eta misteriozko eleberrietan esperientzia daukat, eta fantasiazko, zientzia-fikziozko eta beldurrezko istorioen zale amorratua naiz.
Hona hemen itzuli ditudan liburuetako batzuk:







Eskatu informazioa
Libururik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta 24 orduko epean erantzungo dizut, zure beharretara egokitutako eskaintza batekin.

Literaturari eta literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza
Nire lan-hizkuntza guztietan irakurle sutsua izateaz gain, etengabeko prestakuntzarekin konprometituta nago, emaitza onak bermatzeko ezinbestekoa iruditzen baitzait.
Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:
- El ojo de Polisemo XV. ¿Traducir? ¡Naturalmente!
ACE Traductores-ek eta Vigoko Unibertsitateak antolatutako kongresua. - IV Encuentro Profesional de la Traducción Editorial
ACE Traductores-ek antolatutako kongresua. - ¡Poca broma! Traducción y corrección de dobles sentidos y juegos de palabras en textos literarios
Cristina Martínezek emandako web-mintegia, hitz-jokoen itzulpenei buruzkoa. - Traducción literaria y representación cultural en un contexto poscolonial
Tana Oshimak emandako lantegia, itzulpengintza postkolonialari buruzkoa. - La máquina del tiempo traductora: cómo traducir lenguajes de otra época
Núria Molinesek emandako ikastaroa, beste garai batzuetako hizkerak itzultzeari buruzkoa. - En alas de la imaginación: la traducción de literatura fantástica
Manuel de los Reyesek emandako lantegia, fantasiazko, zientzia-fikziozko eta beldurrezko narratiba itzultzeari buruzkoa.