
Espezializazioa eta etengabeko prestakuntzarekiko konpromisoa
Itziar Santín dut izena eta 2013tik naiz itzultzailea.
Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leipzigeko Unibertsitatean Erasmus egonaldi bat eginda.
Urte bat eta erdiz itzulpen-agentzia batean lan egin ostean, autonomo bihurtzea erabaki nuen, zerbitzu espezializatu bat eskaintzeko gehien interesatzen zaizkidan eremuetan: osasuna, ingurumena eta literatura.
Bilbon bizi naiz eta hemendik mundu osoko bezeroei laguntzen diet beren mezua gaztelaniaz eta euskaraz zabaltzen.
Itzulpen batek ezarritako helburuak betetzeko ez da nahikoa hizkuntzak jakitea: itzulpenaren gaia, sektoreko berariazko terminologia eta xede-taldearen ezaugarriak ere ondo ezagutu behar dira.
Horregatik, bezero zorrotzentzat itzultzen dut, komunikazio eleaniztuna edonoren esku utzi ezin dela dakitenentzat.
Etengabeko prestakuntzarekin konprometituta nago, nire espezialitate-eremuetan eguneratuta egoteko eta zu bezalako profesionalen lana hurbiletik ezagutzeko.
Zure sektorea sakonki ezagutzen duen, proiektu bakoitzaren eskakizunetara egokitzen badakien eta entrega-epeak zorrotz betetzen dituen itzultzaile baten bila ari bazara, jar zaitez harremanetan nirekin eta pozik lagunduko dizut.
ingelesa | frantsesa | alemana → gaztelania | euskara
gaztelania ⇄ euskara
Eskatu itzulpena
Medikuntza-, ingurumen- edo literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Jar zaitez harremanetan nirekin eta 24 orduko epean erantzungo dizut, zure beharretara egokitutako aurrekontu batekin.