Ingurumen-itzulpena

Mundua hobetzen duten hitzak

ingelesa | frantsesa | alemana gaztelania | euskara
gaztelania euskara

Parke eoliko bat ilunabarrean.

Hizkuntzei eta ingurumenari buruz dakidan guztia erabiltzen dut zure proiektuari mugak gainditzen laguntzeko

Jasangarritasunaren arloko enpresa batean lan egiten duzu eta merkatuan duen presentzia hobetu nahi duzu? Kontzientziazio-kanpaina bat antolatzen ari zara eta zure mezua urrunago heltzea nahiko zenuke? Ekonomia zirkularraren arloan diharduzu eta bulkada bat eman nahi diozu zure proiektuari?

Klima-larrialdiak hondamendiz hondamendi garamatza, baina oraindik ere gauza asko egin ditzakegu haren ondorioak arintzeko, egoerara egokitzeko eta Lurra leheneratzeko. Komunikazio eraginkorra ezinbestekoa da ingurumena errespetatzen duten eredu ekonomiko eta sozialetarako trantsizioa bizkortzeko. Eta, testuinguru global honetan, itzulpengintza funtsezko tresna bihurtzen da jasangarritasuna lortzeko ahaleginek mugak gainditu ditzaten.

10 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ingurumenari buruzko ezagutza zabalarekin eta eskura ditudan askotariko baliabide terminologikoekin, gai naiz ingurumenaren arloko zure testuak itzultzeko, bai dibulgaziozkoak bai espezializatuak, eta zure helburuak betetzen laguntzeko.

Hona hemen nirekin lan egin duten bezeroetako batzuk:

Itzuli ohi ditudan dokumentuetako batzuk:

  • Naturaguneak kudeatzeko planak
  • Hirigintza berdeko planak
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak
  • Jasangarritasun-memoriak
  • Energiak berriztagarriak instalatzeko, erabiltzeko eta mantentzeko eskuliburuak
  • Katalogoak eta produktu-fitxak
  • Ingurumen-sentsibilizazioko kanpainak
  • Webguneak, buletinak eta prentsa-oharrak

Ziurtatu nahi duzu zure proiektuaz arduratuko den pertsonak goitik behera ulertzen dituela zure ikuspena eta zure helburuak?
Hemen azaltzen dizut zer urrats egiten ditudan mandatu bakoitzean zure itxaropenak betetzeko.

Eskatu informazioa

Ingurumenaren arloko testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta 24 orduko epean erantzungo dizut, zure beharretara egokitutako eskaintza batekin.

Jarri harremanetan nirekin

Ingurumenari eta ingurumen-itzulpenari buruzko prestakuntza

Ingurumena ziztu bizian aldatzen ari denez, eremu honetako etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da eguneratuta egoteko eta emaitza onak bermatzeko.

Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk: