Itzulpena
Espezializazioa eta etengabeko prestakuntzarekiko konpromisoa

Itzulpen batek ezarritako helburuak betetzeko ez da nahikoa sorburu-hizkuntza eta xede-hizkuntza menderatzea: itzulpenaren gaia, sektoreko berariazko terminologia eta xede-taldearen ezaugarriak ere ezagutu behar dira sakonki.
Horregatik, medikuntza-, ingurumen- eta literatura-itzulpenean espezializatuta nago eta nire ama-hizkuntzetara bakarrik itzultzen dut: euskarara eta gaztelaniara. Gainera, etengabeko prestakuntzarekin konprometituta nago eta nire gaitasunekin guztiz bat datozen mandatuak soilik onartzen ditut.
Itzulpen bat eskatzeko asmoa duzu eta ez dakizu nola egin? Ziurtatu nahi duzu zure proiektuaz arduratuko den pertsonak goitik behera ulertzen dituela zure ikuspena eta zure helburuak?
Jarraitu irakurtzen jakiteko zer urrats egiten ditudan enkargu bakoitzean zure itxaropenak betetzeko:
Oro har kontatuko didazu zertan lagundu diezazukedan: itzultzea behar duzun dokumentu-mota, gaia, hizkuntza-konbinazioa, bolumena… Proiektua hobeto ebaluatzeko, oso lagungarria zait dokumentu osoa edo, behintzat, lagin adierazgarri bat bidaltzea. Nire gaitasunekin bat datorrela uste badut, hurrengo fasera pasatuko gara. Bestela, eskakizunak betetzen dituen norbait gomendatzen saiatuko naiz.
Zure helburuez eta itxaropenez zehazki hitz egingo dugu:
- Zer lortu nahi duzu itzulpen honekin?
- Nori zuzenduta egongo da?
- Epe zehatz batean behar duzu?
- Proiektu puntualtzat jotzen duzu ala zerikusia duten itzulpen gehiago eskatzea aurreikusten duzu?
- Badaukazu erreferentziatzat erabiltzea nahi duzun dokumentu itzulirik?
Azaldu iezadazu zure ustez jakin behar dudan guztia eta nik galdera osagarriak egingo dizkizut nire lanaz zer espero duzun erabat ulertzen dudala ziurtatzeko.
Daukadan informazio guztian oinarrituta, proiektuaren xehetasun guztiak biltzen dituen aurrekontu pertsonalizatu bat prestatuko dut. Urrats honetarako ezinbestekoa zait itzuli beharreko dokumentuaren edo dokumentuen behin betiko bertsioa edukitzea. Edukia isilpean gordeko dut, jakina, konfidentzialtasun-kontratu bat sinatu zein ez.
Aurrekontuarekin eta baldintzekin ados bazaude, heldu da mandatua berresteko unea. Horretarako, aurrekontua sinatu, zenbatekoa jarraibideen arabera ordaindu eta ordainagiria bidali baino ez duzu egin behar.
Goazen lanera! Zu zeure zereginetara itzul zaitezke eta, bitartean, ni buru-belarri arituko naiz treberen naizen lanean: zure testuaren euskarazko edo gaztelaniazko bertsio bat sortuko dut, ezarrita dauzkazun helburuak betetzeko balioko duena.
Itzultzea ez da hizkuntza batetik bestera pasatzea bakarrik! Badaude ezkutuan geratu ohi diren eginkizun ugari: informazioa bildu, eremuko terminologia zehatza ikertu, proiekturako berariazko glosario bat sortu… eta, noski, itzulpena ondo errepasatu, emaitza ahalik eta txukunena izan dadin.
Ados bazaude, baliteke zurekin harremanetan jartzea argibideren bat eskatzeko edo aukera bat baino gehiago daudenean zure hobespenak galdetzeko. Oraingoz esku hartu nahi ez baduzu, berriz, nire irizpideen arabera itzuliko dut eta, itzulpena bidaltzen dizudanean, ohar batean azalduko dizut zer erabaki garrantzitsu hartu ditudan eta zergatik.
Jakina, adostutako epea zorrozki beteko dut, ez dezazun izan ez atzerapen posibleez ez azken orduko presez arduratu beharrik.
Nire aurrekontu guztiek bi berrikuspen-txanda hartzen dituzte barne. Hau da, aukera daukazu berrikuspena ikusteko, nahi adina galdera egiteko eta egokiak iruditzen zaizkizun aldaketak proposatzeko, azken itzulpena ahalik eta hobekien etor dadin bat zure hobespenekin. Lehen txanda orokorragoa da eta itzulpen osoa berrikustean datza. Bigarrenak, berriz, beharrezko aldaketa guztiak egindakoan amaierako oniritzia emateko balio du.
Listo! Badaukazu itzulpena zure helburua betetzeko prest. Azken orduko zalantzarik sortu zaizu? Beste ezertan lagundu diezazuket? Idatzi eta poz-pozik erantzungo dizut! Bestela, elkarri agur esango diogu nire zerbitzuak behar dituzun hurrengora arte.
Eskatu informazioa
Medikuntza-, ingurumen- edo literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara
edo gaztelaniara? Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.
Kontaktua
Zertan lagundu diezazuket?
Gaztelaniarako edo euskararako itzulpenik behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko naiz zure proiektuari buruz gehiago jakiteko eta zure beharretara egokitutako aurrekontu bat eskaintzeko.
- Idatzi mezua helbide honetara:
- Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
- Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
- Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.