Medikuntza-, ingurumen- eta literatura-itzulpena
gaztelaniara eta euskarara
Gehiago jakin nahi duzu nire itzulpenekin lor ditzakezun emaitzez?
Hona hemen landu ditudan proiektu batzuei buruzko informazioa.
Medikuntza-itzulpena
Saiakuntza klinikoei buruzko prestakuntza
Bezeroa:
Medicro, ikerketa klinikoko enpresa.
Proiektua:
Saiakuntza kliniko baten protokoloari buruzko prestakuntza-materialaren itzulpena, ingelesetik gaztelaniara (35 600 hitz). Dokumentuak erizainei zuzenduta zeuden eta hainbat gairi buruzko informazioa zekarten: aztertzen ari ziren gaixotasuna eta sendagaia, protokoloaren laburpena eta pazienteen miaketa fisikoari, bisita bakoitzean bete beharreko inprimakiei eta ateratako laginen bilketari, biltegiratzeari eta bidalketari buruzko jarraibideak. Hizkera argian eta zuzenean idatzita zeuden, terminologia mediko joriarekin.
Emaitza:
Itzulpen zehatz eta zorrotzari esker, Espainiako zentroetako erizainek gaztelaniaz jaso zuten saiakuntza klinikoari buruzko prestakuntza eta, beraz, jarraibide guztiak ezin hobeki ulertu zituzten eta protokoloaren arabera bete zituzten. Horrela, saiakuntza Espainian gauzatu zen, aurreikusitako moduan, ulermen-arazoek eragindako akats-arriskurik gabe.
Osasunaren eremuko webgunea
Bezeroa:
Osatoki, osasunaren sustapenerako prestakuntza- eta aholkularitza-enpresa.
Proiektua:
Osasunaren sustapenaren arloko enpresa baten webgunearen eta liburuxka batzuen itzulpena, gaztelaniatik euskarara (4000 hitz). Testuek familiei, enpresei, erakundeei eta zenbait talderi zuzendutako zerbitzuak deskribatzen zituzten; beraz, estilo zuzen eta profesionalarekin idatzita zeuden, bezero posibleen konfiantza irabazteko asmoz.
Emaitza:
Bai webgunea bai liburuxkak euskaraz eskuragarri daude eta argiro eta zehaztasunez islatzen dituzte enpresaren zerbitzuak. Hortaz, euskaraz komunikatu nahiago duten bezeroak erakartzeko balio dute.
Ingurumen-itzulpena
Naturari buruzko informazio-panelak
Bezeroa:
Ortzadar, materiak didaktikoak sortzeaz arduratzen den enpresa.
Naturari buruzko informazio-panelak
Proiektua:
Naturan zeharreko ibilbide bateko informazio-panelen itzulpena, gaztelaniatik euskarara (3900 hitz). Testua mota guztietako jendeari zuzenduta zegoen eta bide berde bateko interesguneak eta zonako fauna- eta flora-espezie nagusiak deskribatzen zituen, tokiko historiari eta zuhaitz eta animalia jakin batzuekin lotutako antzinako sinesmenei buruzko datu bitxiak tartekatuz. Estilo hezigarri eta hurbilean idatzita zegoen, azalpen argiekin, eta terminologia zientifiko joria zekarren. Hori guztia fideltasunez errepikatu behar zen euskaraz, irakurleak aspertu gabe eta haien arreta galdu gabe informazio zehatza transmititzeko.
Emaitza:
Panelek zonako paisaia naturalaren ezaugarriei, hura osatzen duten ekosistemei eta han bizi diren espezieei buruzko kontzientzia areagotu zuten eta euskararen erabilera sustatu zuten aisialdi-inguruneetan.
Hondakin-kudeaketari buruzko webgunea
Bezeroa:
ecologic, dokumentu konfidentzialak suntsitzeaz arduratzen den enpresa.
Proiektua:
Jasangarritasunarekin eta hondakinen kudeaketa arduratsuarekin konprometitutako enpresa baten webgunearen itzulpena, gaztelaniatik euskarara (4300 hitz). Testuek enpresaren zerbitzuak eta balioak deskribatzen zituzten; beraz, estilo zuzen eta profesionalarekin idatzita zeuden, bezero posibleen konfiantza irabazteko asmoz.
Emaitza:
Webgunea euskaraz eskuragarri dago eta argiro eta zehaztasunez islatzen ditu enpresaren zerbitzuak. Hortaz, euskaraz komunikatu nahiago duten bezeroak erakartzeko balio du.
Eskatu informazioa
Medikuntza-, ingurumen- edo literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara? Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.
Kontaktua
Zertan lagundu diezazuket?
Gaztelaniarako edo euskararako itzulpenik behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko naiz zure proiektuari buruz gehiago jakiteko eta zure beharretara egokitutako aurrekontu bat eskaintzeko.
- Idatzi mezua helbide honetara:
- Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea).
- Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
- Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.com helbidera idatziz.