PRIBATUTASUN-POLITIKA
Nor naiz?
Itziar Begoña Santín Ramón dut izena eta itzultzaile autonomo lan egiten dut Bilbon (Espainian). Nirekin harremanetan jar zaitezke info@itziarsantin.com helbidera idatziz.bu
Zergatik tratatzen dut zure informazio pertsonala?
Zure datu pertsonalak biltzen, gordetzen eta erabiltzen ditut nire zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko, aurrekontuak prestatzeko, eskatzen dituzun zerbitzuak emateko eta nire lege-betebeharrak betetzeko.
Zer datu pertsonal biltzen ditut?
Harremanetarako inprimakiaren bidez, nire buletinera harpidetzeko inprimakien bidez eta nire helbide elektronikoaren bidez bidalitako datu pertsonalak biltzen ditut. Besteak beste, hauek izan daitezke: zure izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta NAN-zenbakia edo IFZ, baita eskatutako zerbitzuak eman diezazkizudan nirekin partekatzen duzun beste edozein datu ere.
Legitimazioa
Zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa zure berariazko baimena da.
Zenbat denboraz gordetzen ditut zure datuak?
Aipatutako xedeak betetzeko gordeko ditut zure datuak eta, nire zerbitzuak kontratatzen badituzu, kontratu-harremanaren eta ondoriozko betebeharren indarraldiak iraun bitartean. Epe hori amaitutakoan, datuak blokeatu egingo dira eta erreklamazioak aurkeztuz gero edo zerbitzuaren ondoriozko erantzukizunak betetzeko soilik eskuratu ahalko dira, legez eskatutako epeetan.
Zure datu pertsonalen jasotzaileak
Nire zerbitzuetako bat kontratatzen baduzu, MILER KENDALL SLk, nire kontabilitatea eta nire zerga-betebeharrak kudeatzen dituen aholkulari-bulegoak, dagokien fakturan agertzen diren datu pertsonaletarako sarbidea edukiko du. Enpresa hori Bilbon (Espainian) dago, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzera behartuta dago eta konfidentzialtasun-kontratu bat sinatu du nirekin. Horren arabera, konpromisoa hartzen du eskuratzen dituen datu pertsonalak behar bezala tratatzeko eta hirugarrenei ez ezagutarazteko, legez onartzen diren kasuetan izan ezik.
Datu-babesari dagokionez dauzkazun eskubideak
Harremanetarako helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke nirekin harremanetan, edozein unetan, zure datu pertsonalak ikusteko eta horien zuzenketa, ezabaketa, aurkaratzea edo tratamenduaren mugaketa eskatzeko. Horretarako, identifikazio-agiri ofizial baten kopia, eskaeraren arrazoia eta jakinarazteko helbidea bidali behar dizkidazu. Zure eskubideei erantzuten ez badiet, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, helbide hauetan: C/ Jorge Juan, n.º 6, 28001, Madrid edo http://www.aepd.es/.
Harremanetarako inprimakiari buruzko oharra
Webgune honetako harremanetarako inprimakiak Google Inc.-ren reCAPTCHA zerbitzua erabiltzen du. Zerbitzu horrek pertsonek bidalitako datuak eta mezu automatizatuak bereiztea ahalbidetzen du. Horretarako, Google-ri zure IP helbidea eta eskatutako beste datu batzuk transmititzen dizkio. Google-k informazio hori baliatuko du erabiltzaileek zerbitzua nola erabiltzen duten ebaluatzeko. Google AEBetan egoitza duen erakundea da, eta datuen nazioarteko transferentziak EU-US Privacy Shield akordioak babesten ditu (informazioa https://www.privacyshield.gov/welcome webgunean dago eskuragarri). Informazio gehiago nahi izanez gero, Google-ren pribatutasun-politika irakur dezakezu, orri honetan: https://policies.google.com/privacy?hl=es.
Harremanetarako inprimakia erabiltzen baduzu, baimena ematen duzu Googlek reCAPTCHA zerbitzuari buruz xedatzen duen datu-tratamendurako. Zerbitzu hori erabiltzeko baldintzekin ados ez bazaude, zuzenean posta elektronikoz jar zaitezke harremanetan nirekin, inprimakia erabili gabe.
Buletinerako harpidetzari buruzko abisua
Brevo plataforma erabiltzen dut nire buletinaren hartzaile diren posta-zerrendak kudeatzeko. Harpidetzeko inprimakia betetzean, onartzen duzu ematen dituzun datu pertsonalak Brevori transferituko zaizkiola Brevoren pribatutasun-politikaren arabera prozesatzeko.
Cookieei buruzko oharra
Cookieak webguneek sortzen dituzten eta zure ordenagailuan edo gailu mugikorrean biltegiratzen diren fitxategi txikiak dira. Erabiltzen duzun nabigatzaile bakoitzean instalatutako cookieak ezaba ditzakezu, eta zure nabigatzailea konfiguratu cookierik instala ez dadin.
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugun moduari buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu, kontsultatu cookie-politika.
Pribatutasun-politika hau 2025eko maiatzaren 16an berrikusi da azkeneko aldiz, eta eskubidea gordetzen dut edozein unetan beharrezkotzat jotzen ditudan aldaketak egiteko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitze aldera.