Medikuntza-itzulpena

Argitasuna, zehaztasuna eta enpatia

ingelesa | frantsesa | alemana gaztelania | euskara
gaztelania euskara

Fonendoskopio bat dokumentu mediko baten gainean.

Medikuntzaren eta farmaziaren arloko zure testuak itzultzen ditut sektoreko berariazko terminologia erabiliz eta zure xede-audientziaren ezagutza-mailara egokituz

Saiakuntza kliniko bat egiteko dokumentazio klinikoa itzuli behar duzu? Osasunaren arloko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzu eta bezero gehiagorengana heldu nahiko zenuke? Zure pazienteek jatorriz beren hizkuntzan idatzi ez den informazioa ulertzen dutela ziurtatu nahi duzu?

Komunikazio medikoa eremu espezializatu bat da, eta jorratzen den gaia sakonki ezagutzea, sektoreko berariazko terminologia menderatzea eta xede-audientziaren ezagutza-mailara egokitzea eskatzen du. Horregatik, arlo honetako testuak itzultzeko zorroztasun nabarmena, ideia konplexuenak ulergarri egiteko gaitasuna eta, jakina, enpatia-dosi handiak behar dira.

10 urte baino gehiagoko esperientziarekin, osasun-sektoreari buruzko ezagutza zabalarekin eta eskura ditudan askotariko baliabide terminologikoekin, gai naiz medikuntzaren eta farmaziaren arloko mota guztietako testu medikoak itzultzeko, bai dibulgaziozkoak bai espezializatuak, eta zure helburuak betetzen laguntzeko.

Hona hemen nirekin lan egin duten bezeroetako batzuk:

Itzuli ohi ditudan dokumentuetako batzuk:

  • Saiakuntza klinikoen protokoloak
  • Baimen informatuko inprimakiak
  • Sendagaien eskuorriak eta fitxa teknikoak
  • Produktu sanitarioen erabilera-eskuliburuak
  • Ikerketa-artikuluak
  • Osasun-langileentzako prestakuntza
  • Pazienteentzako dibulgazio-dokumentuak
  • Medikuntza- eta farmazia-sektoreko enpresen webguneak eta prentsa-oharrak

Ziurtatu nahi duzu zure proiektuaz arduratuko den pertsonak goitik behera ulertzen dituela zure ikuspena eta zure helburuak?
Hemen azaltzen dizut zer urrats egiten ditudan mandatu bakoitzean zure itxaropenak betetzeko.

Eskatu informazioa

Medikuntzaren edo farmaziaren arloko testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta 24 orduko epean erantzungo dizut, zure beharretara egokitutako eskaintza batekin.

Jarri harremanetan nirekin

Fonendoskopio horia.

Osasunari eta medikuntza-itzulpenari buruzko prestakuntza

Medikuntza-itzulpena oso espezialitate zorrotza denez, etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da emaitza onak bermatzeko.

Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:

  • Traducción médica editorial: retos y aprendizajes
    Laura Carasusánek emandako web-mintegia, medikuntzaren arloko argitalpenen itzulpenei buruzkoa.
  • Jornadas Internacionales de Traducción e Interpretación Médica
    Tremédicak antolatutako kongresua, medikuntzaren arloko itzulpenari eta interpretazioari buruzkoa.
  • El MedDRA para los traductores médicos: utilidad y utilización explicada paso a paso
    Paz Gómez Polledok emandako web-mintegia, MedDRA hiztegiari buruzkoa.
  • Biología molecular para traductores, intérpretes, redactores y correctores
    M. Gonzalo Clarosek emandako web-mintegia, biologia molekularrari buruzkoa.
  • Jornadas de traducción científico-médica
    Tremédicak, Asetradek eta ACE Traductoresek antolatutako jardunaldiak, zientzia- eta medikuntza-arloko itzulpenari buruzkoak.
  • Psicopatología: teoría y práctica para traductores
    Milagros Landinik emandako ikastaroa, psikopatologia-arloko itzulpenari buruzkoa.
  • Traducción de protocolos de ensayos clínicos
    Pablo Mugüerzak emandako ikastaroa, saiakuntza klinikoen protokoloen itzulpenari buruzkoa.