Literatura-itzulpena

ondo kontatutako istorioen indarra

ingelesa | frantsesa | alemana gaztelania | euskara
gaztelania euskara

Nire ezagutzak, sormena eta istorioekiko grina uztartzen ditut
zure irakurleak irabaziko dituen itzulpen bat lortzeko

Liburu bat autoargitaratu duzu eta zure hizkuntza hitz egiten ez dutenekin partekatu nahiko zenuke? Argitaletxe bat daukazu eta zure katalogoa handitzeko kolaboratzaileen bila zabiltza?

Literatura itzultzeko ez da nahikoa sorburu-hizkuntza ezin hobeki ulertzea eta obraren testuinguru kulturala sakon ezagutzea: horrez gain, funtsezkoa da xede-hizkuntza primeran menderatzea, baita ñabardura guztiak jasotzeko eta itzulpenaren irakurketa gozagarria egiteko behar den sormena edukitzea ere.

Nire hizkuntza-ezagutzarekin, literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza sakonarekin eta istorioekiko grinarekin, gai naiz zure irakurleei benetako zein irudizko ezin konta ahala lekutara laguntzeko.

Haur-literaturan esperientzia daukat, bost album irudidun itzuli baititut, eta fantasiazko, zientzia-fikziozko, beldurrezko eta misteriozko istorioen zale amorratua naiz.

Hona hemen itzuli ditudan liburuetako batzuk:

Eskatu informazioa

Literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.

Jarri harremanetan nirekin

Literaturari eta literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza

Nire lan-hizkuntza guztietan irakurle sutsua izateaz gain, etengabeko prestakuntzarekin konprometituta nago, emaitza onak bermatzeko ezinbestekoa iruditzen baitzait.

Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk: