Beldurra poltsikoan

Heldu da itzuli dudan seigarren liburua! Beldurra poltsikoan izenburua duen album irudiduna da, Míriam Tiradok idatzia eta Joan Turuk irudiztatua.

«Beldurra poltsikoan» liburuaren argazkia

Oraingo honetan, sumendien maitagarriak misio berri bat du: haur bati beldurra gainditzen laguntzea. Horretarako, beldurraren maitagarriaren aholkuei jarraituko die, berak ere egin behar diolako aurre bere beldurrari.

Aurreko liburuek bezala, honek ere gurasoentzako informazioa dakar, haurren beldurrak ulertzen laguntzeko eta elkarrekin gainditzen irakasteko.

Eskatu liburutegian edo zure auzoko liburu-dendan eta egin aurre beldurrari!