Jokabide-terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua, Karmele Salaberria Irizar

Karmele Salaberria Irizarren «Jokabide-terapia» liburuaren azala

Aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, interesgarria iruditzen zait psikologiari buruzko euskarazko liburuak irakurtzea, gaiaren gaineko ezagutzak areagotzeaz gain terminologiaren erabilera eta egon daitezkeen zailtasunak aztertzeko balio zaidalako.

Hori dela-eta, EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenen webgunera jo, eta Karmele Salaberria Irizarren Jokabide-terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua irakurtzea erabaki nuen.

Liburu horretan, jokabide-terapia zertan datzan deskribatzen da eta zenbait arazo psikopatologiko tratatzeko nola erabiltzen den azaltzen da. Guztira, arazo hauek jorratzen dira: izua, agorafobia, fobia soziala, fobia espezifikoak, trauma ondorengo estresa, nahaste obsesibo-konpultsiboa, hipokondria, depresioa, elikadura-nahasteak (anorexia eta bulimia), alkoholismoa, joko patologikoa, eskizofrenia eta bikote-indarkeria. Bakoitzari dagokionez, ezaugarrien, azalpen-ereduen edo etiologiaren, ebaluazioaren eta tratamenduaren berri ematen da.

Oso euskara argian eta landuan idatzita dagoenez, uste dut oso lagungarria izan daitekeela Psikologia graduko ikasleentzat, bai arazo psikopatologikoez eta horien tratamenduaz ikasteko bai euskarazko terminologia egokia bereganatzeko.

Osasunaren, medikuntzaren edo farmaziaren arloko testurik itzuli behar duzu gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara edo ingelesetik, frantsesetik zein alemanetik euskarara edo gaztelaniara?

Jar zaitez harremanetan nirekin zure beharretara egokitutako aurrekontu bat jasotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude