Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak, Jose Ramon Etxebarria

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak EIMA izeneko programa bat du abian, zeinaren bidez unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta zabaltzeko laguntza ematen duen. Programa horren barruan, testugintzan kontuan hartzeko zenbait estilo-liburu argitaratu ditu, besteak beste, puntuazioari, morfosintaxiari eta letra larrien erabilerari buruz.

Horietako batek, Jose Ramon Etxebarriak idatziak, Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak du izenburu eta baliabide bikaina iruditzen zait nahiz eta eremu akademikotik kanpo lan egin, medikuntzaren eta ingurumenaren arloko dokumentuak itzultzean askotan sortu behar izaten ditudalako bertan aipatzen diren zailtasunak dakartzaten testuak.

Liburua oso modu garbian dago egituratuta. Lehenengo eta behin, nola erabili azaltzen da eta gomendioak emateko irizpideak aipatzen dira, kontuan izanik nazioarteko erakundeetan emandako arauen euskal bertsioa lortu nahi dela. Gero, zientziaren arlo guztietarako balio duten gomendioak ematen dira, adibidez, sinboloen eta zenbakien ingurukoak. Ondoren, arloz arloko arazo zehatzak jorratzen dira: fisika eta matematika, kimika, biologia eta informatika. Azkenik, kontsultatzeko taula batzuk jasotzen dira, non, besteak beste, adierazpen matematikoak, magnitude eta unitate fisikoetarako sinboloak, elementu eta konposatu kimikoen formulazioa eta izaki bizidunen taxonomia azaltzen diren. Gomendioak oso zehatzak eta argiak dira eta adibide ugari daude are ulergarriagoak egiteko.

Unibertsitate arteko testuliburuak idazteko eta eskolak emateko pentsatuta dagoen arren, oso erabilgarria da zientzia eta teknikako testuak idazten dituzten guztientzat. Nire ustez, egokiena liburu osoa behin irakurtzea da, lantzen diren gaien nondik norakoen berri izateko, eta, gero, zalantzak sortzen zaizkigunean dagokien atalean azalpenak bilatzea.


Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Información sobre protección de datos

  • Responsable: Itziar Santín (traductora)
  • Finalidad: publicación de comentarios dentro del blog
  • Derechos: puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, portabilidad de datos u oposición ante info@itziarsantin.com

  He leido y acepto el aviso legal y la información básica de protección de datos y política de privacidad