Kalko okerrak, Juan Garzia Garmendia

"Kalko okerrak" liburuaren azala.

Oroitzen naiz karreran askotan gomendatzen zizkigutela EIMAren estilo-liburuak, bereziki Juan Garzia Garmendiaren Kalko okerrak, euskarara itzultzeko irakasgaietan. Haren aholkuak oso baliotsuak ziren ordura arte pentsatu gabe erabiltzen genituen kalkoez konturatzeko eta itzulpenetan saihesteko moduez eztabaidatzeko.

Duela gutxi berriz irakurri dut, esperientziak ematen duen perspektibarekin, eta, argitaratu zutenetik denbora luzea igaro den arren (2005ean atera zen!), oraindik ere biziki baliotsua dela iruditu zait.

Gehien gustatu zaidana da irakurleoi gogoeta eragiten digula, gaztelaniaz idatzita dagoena itsu-itsuan kalkatuz itzuli beharrean euskarazko egitura jatorrak bila ditzagun. Zailtasunak ematen dituzten gai ugari (mugagabea, aditzen aspektua, erakusleak, beharrik gabe kopiatu ohi diren hitz solteak…) aztertu, eta itzultzeko aukera pila bat ematen du.

Hein handi batean, itzultzea erabakiak hartzea da. Beraz, eskertzekoa da arazoei aurre egiteko hautabideak eskaintzen dizkigun lan hau eskura edukitzea.

Osasun- edo ingurumen-arloan lan egiten duzu eta zure komunikazioa hobetu nahi duzu?

Harpidetu zaitez nire buletinera eta nire zerbitzuei buruzko informazioa, arrakasta-kasuen adibideak, zure komunikazioa hobetzeko trikimailuak eta zure testuen itzulpenari ahalik eta onura handiena ateratzeko aholkuak jasoko dituzu.


Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Información sobre protección de datos

  • Responsable: Itziar Santín (traductora)
  • Finalidad: publicación de comentarios dentro del blog
  • Derechos: puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, portabilidad de datos u oposición ante info@itziarsantin.com

  He leido y acepto el aviso legal y la información básica de protección de datos y política de privacidad