Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Patxi Petrirena

«Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak» liburuaren azala

Hemen nator berriro EIMAren estilo-liburu bati buruzko iruzkinarekin: oraingoan, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Patxi Petrirenak idatzia.

Eskuliburu honek testuak itzultzean aurkitzen ditugun arazo askori aurre egiteko irtenbideak ematen ditu. Izan ere, zailtasunak sortzen dituzten morfosintaxiaren alderdi guztiak jorratzen ditu, modu argian eta adibide ugari emanez.

Dena den, kontuan hartu behar da, liburuki honetan gainerakoetan baino gehiago, ikasmaterialetarako pentsatuta dagoela eta, beraz, aholkuetako batzuk edozein arlotarako baliodunak izan arren, beste batzuk testu-liburuetarako eta eskoletarako proposaturiko ereduak direla. Izan ere, bai gramatika-kontuak bai estilo-aukerak hartzen dira barne.

Esango nuke eskuliburu honek, 2011n agertu baitzen, eragin handia izan duela Euskaltzaindiak argitaratutako Euskara Batuaren Eskuliburuan (2018), biek aholku berberak edo oso antzekoak ematen dituztelako morfosintaxiaren eremuko gaietan. Jakina, estandarizazioaren ikuspegitik Euskaltzaindiaren arau eta gomendioei eman behar zaie lehentasuna eta, hortaz, hobe da zalantza puntualak Euskara Batuaren Eskuliburua kontsultatzea. Hala ere, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak erabilgarriagoa iruditzen zait lanean aurki ditzakegun arazoen ikuspegi orokorra izateko, modu logikoagoan antolatuta dago eta.


Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Información sobre protección de datos

  • Responsable: Itziar Santín (traductora)
  • Finalidad: publicación de comentarios dentro del blog
  • Derechos: puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, portabilidad de datos u oposición ante info@itziarsantin.com

  He leido y acepto el aviso legal y la información básica de protección de datos y política de privacidad