Titi Festa
Heldu zaizkit itzuli dudan hirugarren liburuaren nire aleak! Míriam Tiradok idatzitako eta Joan Turuk irudiztatutako beste album irudidun bat da eta Titi Festa du izenburu.
Liburu honetako protagonista den umeari edoskitzaroa bukatzeko garaia heldu zaio eta amak ideia bat dauka aldaketa errazteko: festa handi bat prestatuko dute amaitzear dagoen etapa eta datorren berria ospatzeko.
Oso polita iruditu zait itzulpen honetan lan egitea eta espero dut irakurleek ere istorioaz gozatzea.